Xabier Euzkitze: «Plaza gaur atseginagoa izango da bestelako iritziak bota ahal izateko»

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 3a, 11:04

Maite Artolak Euskadi Irratiako Faktoria saioan elkarrizketatu zuen Euzkitze pasa den ostiralean, eta besteak bestea, bertsolaritzaz eta horren inguruan izan den politika eta euskaraz aritu da.

 

19 urte dira Euzkitzek plazak utzi zituela. Soraluze, unean bertan erabaki zuen bide hori uztea, eta berak dioenez ez da sekula damutu. «Beharbada ez zuen zentzurik, baina nik halaxe sentitu nuen. Beharbada, hainbat aldarrikapenetan bakarrik sentitu, eta nagitu eta nazkatu egin nintzen», aitortu zuen irratian.

Plazaz plaza ibiltzeko, «jendearen igurtzia eta goxotasuna ezinbestekoak» direla uste du Euzkitzek. Lehen urteetan sentitu baldin bazuen ere, gertaera jakin batzuen ondorioz goxotasun hori sentitzeari utzi zion. Bertsolaritzan eta beste alor batzuetan ideologia bat gailendu zela azaldu du.

Hori eta gehiago entzuteko, sartu hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide