Arane Jatetxeak orain arteko markarik onena ezarri du sanandresetako kintopekoen idi dema sarian

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 3a, 10:51

Arane Jatetxeko idi parea. (Argazkia: Ibon Errazu)

Sanandres egunetik atzora bitartean kintopekoen hiru idi dema sari jokatu dira Gurea Pilotalekuan. Ostiraleko saioan izan zen hiru idi pareetako batek, Gernikako Arane Jatetxeko idiek, ezarri dute orain arteko markarik onena.

 

Idi pare bizkaitarrak egindako lana 50 plaza, 3 zinta eta 1,29 metro izan dira; orain arteko onena. Idi demak astelehen gauen amaituko dira. 22:00etan Oliden, Olazar eta Bixkiak lehiatuko dira Gurea pilotalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide