Jakes Urangak joan den irailean EH Bilduko zinegotzia izateari utzi zion, besteak beste, ''familiari eta ibilbide profesionalari denbora gehiago eskaintzeko''.
Hori dela eta, Udaleko hutsunea Itziar Joaristik beteko du. Fisikaria ikasketaz eta azken hamarkadetan Floreaga ikastetxeko irakasle lanetan jarduna da. ''Gogotsu, azkoitiar guztien alde lan egiten jarraituko dut Udalera jauzia emanez'', dio Joaristik.
Argazkian, Itziar Joaristi EH Bilduko egungo zinegotzia eta Jakes Uranga EH Bilduko zinegotzi ohia.