Kale inkesta: 'Sanandresetan baserritarrez jantziko al zea?'

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 29a, 17:11

Azaroko kale inkesta.

Azaroko aldizkariko kale inkestan sanandresen inguruan galdezka ibili zen Maxixatzen. Hona hemen zortzi herritarrek emandako erantzunak:

 

1. Itziar Larrañaga

Umik jantziko dittut, baine neu ez det pentsatzen jantziko naizenik. Jendie jantzitte ikustie gustatzen zat ordie, oso politte izeten da.

 

2. Mirian Calderon

Bai, jantziko naiz. Urtero jazten naiz. Egun earra izeten da eta asko gustatzen zat.

 

3. Lurdes Aizpuru

Aurten ez naiz jantziko, baino lehen jazten nintzan umeengatik, ikastolako txosnan eoteko.

 

4. Ianire Palacios

Bai, jantziko naizela pentsatzen det. Beti jazten gea kuadrillakuk.

 

5. Joxe Luix Garate

Bai, semiek-eta txosnie jarri ber debe, eta, launtzen eongo naizenez, aurten jantzi eingo naiz. Normalin ez naiz jazten baine.

 

6. Aitor Garmendia

Bai, jantziko naiz. Lanetik jai dauketenin beti jazten naiz, kuadrillekukin o umikin-ta.

 

7. Koldo Alkorta

Ez, ez naiz jantziko, ez zat-eta gustatzen baserritar jaztie. Sekule ez naiz jantzi.

 

8. Iñaki Ormaetxea

Ez naiz jantziko. Ni ordiziarra naiz, eta han ez genun ohittureik. Baine gauze politte iruitzen zat, e, oso politte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide