Asier Altuna 'Lapatza'-ri ez diote Argentinan sartzen utzi

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Joan den astelehenean iritsi zen Asier Altuna 'Lapatza' azkoitiarra Argentinara. Bere asmoa zen, aurrez egin bezala, bertako agintariekin eta parlamentariekin hartuemana izatea, izan ere, Sortu alderdiak Latinoamerikarako duen arduraduna da Altuna.

 

Azkoitiarra, Ezeizako (Argentina) aireportuan geldiarazi zuten bertako funtzionarioek, eta horiek Argentinarako sarrera debekatua zuela jakinarazi zioten. Behin hori esanda, Europara itzultzeko zegoen lehen hegazkina hartzera behartuta egotzi zuten herrialdetik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide