Zozketatu ditugu Iruñean jokatuko den BTN17 azken finalaurrekorako sarrerak

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 29a, 11:31

Azken finalaurrekoan izango diren sei bertsolariak.

Zozketatu ditugu Iruñean jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekorako sarrerak. Jose Antonio Garate Alkortak eskuratu ditu bi sarrerak.

 

Alaitz Rekondo lesakarrak aurkeztuko du zapatuan, 17:00etan, finalaurrekoen bigarren itzuliko hirugarren eta azken saioa. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre izango dira sei bertsolariak. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango da finalaren aurreko azken saioa.

Honako lan hauek egin beharko dituzte bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide