“Singular dendak” balio bereizgarria eskaintzen duten establezimenduak ezberdintzen dituen marka da. Aintzat hartzen dira aholkularitza pertsonalizatua, kalitatezko produkuta edota bezeroari arreta.
Azkoitiko Grieta arropa dendak Singular Denda saria jaso du Gipuzkoako Merkataritza Federazioakren eta Foru Aldundiaren eskutik. Gipuzkoan guztira 77 establezimenduk egiten dute bat ekimenarekin. Atzo jaso zuen saria Grieta dendako Maria Angeles Fernandezek. Ana Azkoitia zinegotziak entregatu zion atzo saria Azpeitian egindako sari banaketa ekitaldian.
“Singular dendak” balio bereizgarria eskaintzen duten establezimenduak ezberdintzen dituen marka da. Aintzat hartzen dira aholkularitza pertsonalizatua, kalitatezko produkuta edota bezeroari arreta.