Udalak lau peoi eta administrari bat kontratatuko ditu Lanbiderekin elkarlanean, diruz lagunduta

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 28a, 11:34

Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten III programaren baitan, Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, hautaketa prozesua abiatu du lau peoi eta administrari bat kontratatzeko. Izena emateko epea abenduaren 4an amaituko da.

 

Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabeterako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osoan. Burutuko dituzten lanen artean daude sasi garbiketa edota mendiko pisten egokitzea. Baldintzen artean, berriz, diru sarrerak bermatzeko errentaren (RGI) jasotzaileak izatea hiru behintzat, eta gutxienez bat emakumea eta beste bat 55 urtetik gorakoa izatea. Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea ere bete beharrezko eskakizunak dira. Halaber, pintaketa lanetan esperientzia izatea.

Administrari postuari dagokionez, kontratua sei hilabetekoa izango da. Lan eremuari loturiko inbentarioa eta izapideak egitea izango da bere ardura. Langabetua izan beharko du eta Zuzenbidean edo Enpresen Administrazio eta Kudeaketan titulatua. Gainera, 35 urte baino gutxiago izan beharko ditu.

Lanbiden izena emateko honako hauek dira erreferentziak:

Administraria: 162017011869

Peoia: 162017011878

Informazio gehiago ondorengo estekan edo Lanbideren web gunean:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide