Ateri bada:
19:00-19:30 bitartean afaltzera joango dira talde guztietako kideak. 21:30ean, Gurea pilotalekuan elkartuko dira, eta ordu erdi beranduago, 22:00etan, irtengo dira kalera. Aingeru kaletik jaitsi, eta Kale Nagusian sartuko dira, herriko plazara iritsi arte.
Kalean zehar, honako abesti hauek joko dituzte danbor joleek: Balero, Deba, Gazteak, Xoxote eta Hau da hau
Herriko Enparantzan, Musika Bandak lagunduta, hiru pieza: Diana, Idiarena eta Tanbores-Tatiago. Kale Nagusian jarraituko dute ondoren, Balda plazaraino. Bertan, Umore Ona, Azkoitia eta Diana kantak joko dituzte. Handik, Julio Urkixo kalea hartuko dute, bidegurutzera arte. Julio Urkixon eztarriak busti, eta San Sebastian doinuak entzungo dira lehen aldiz. Indarberritu ondoren, Juliox Urkixotik Plaza Berrirako bidea hartuko dute, eta handik herriko plazara joango dira berriz. Plazan, herriko Musika Bandak lagunduta, San Sebastian, Diana, Idiarena, Deba, Umore Ona, Xoxote, Azkoitia eta Tanbores eta Tatiago kantak joko dituzte.
Euria egiten badu:
Euria egiten badu ere, 22:00etan hasiko dira danborra jotzen parte hartzaileak, baina herriko plazan gelditu beharrean, zuzenean Balda plazara joango dira hiru pieza jotzeko: Umore Ona, Azkoitia eta Diana. Behin hango lanak eginda, herriko plazarako bidea hartuko dute Plaza Berrian barrena, herriko plazarako bidea hartuko dute. San Sebastian, Diana, Idiarena, Deba, Umore Ona, Xoxote, Azkoitia eta Tanbores eta Tatiago izango dira eskainiko dituzten azken doinuak.