14:30ean elkartuko dira, eta taldekako argazkiak aterako dituzte lehendabizi. Ondoren, igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte, eta, 15:30ean ekingo diote txapelketari.
Ate-joka ditugu San Andres jaiak, eta urtero bezala, hitzordu berezia dute herriko igerilariek. Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, San Andres Saria txapelketa hartuko dute Elkargunean. Festa eta lehia uztartuta, hainbat froga egingo dituzte taldeko igerilari gazteenek.
14:30ean elkartuko dira, eta taldekako argazkiak aterako dituzte lehendabizi. Ondoren, igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte, eta, 15:30ean ekingo diote txapelketari.