Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, 'Women in black' ekitaldia egingo du Sostenipek

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 21a, 17:32

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta hori dela-eta Woman in black ekitaldia antolatu du Sostenipek zapatu honetarako. Ekitaldia 18:30ean izango da, plazan.

 

Beltzez jantzi eta lurrean etzango dira, eraildako emakume denak irudikatzeko. Ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute. Herritarrak beltzez jantzita joateko deia egin du talde feministak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide