250 mila euro bideratuko ditu Udalak hamabi kaletako bideak asfaltatzeko eta margotzeko

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 21a, 12:50

Udalak aste honetan bertan hasi ditu hainbat kaletako eta gunetako asfaltatze eta pintaketa lanak. Guztira hamabi puntutan burutuko dira hobekuntza lanak eta horretarako 249.892,69 euro (BEZa barne) inbertituko dira.

 

Lanak Asfaltos Urretxu S.A. enpresari esleitu zaizkio, eta hilabeteko epea izango du egin beharrekoa exekutatzeko.

Datozen egunetan ondorengo kaleak asfaltatuko eta margotuko dira: Espiritu Santua, Santa Klara, Aingeru, Izarraitz, Joakin Egia eta Xabier Munibe. Lan berdinak egingo dira, halaber, Axiriko eta Aizkibel kalean, Joseba Jatetxe aurreko aparkalekuetan. Baita Jausoro eta Ubaiar auzuneetan eta Garate Etxera eramaten duen errepidean ere. Zoladuraren eta lurrean pintatutako seinaleen egoeraren arabera, zenbait kasutan kale osoan egingo dira lanak eta beste zenbaitetan, tarte jakinetan. Edonola ere, zoladura jarriko den azaleraren dimentsioa esanguratsua da.

Aipatu lanekin batera, zebra-bideak ere asfaltatuko eta margotuko dira. Ibai-Ondo, Julio Urkixo, Kale Nagusia eta Espiritu Santua kaleetakoak, hain zuzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide