Santa Zeziliaren omenezko jaialdia egin dute Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek

Maxixatzen.eus

Santa Zeziliaren omenezko musika eta dantza jaialdia egin dute arratsaldean Elkargunean, eta bertan parte hartu dute Bizkargi Musika Eskolako ikasleek. 

Musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak, gaztetxoak, eta helduak izan dira protagonista. Bestalde, 17:30ean ' Musikalean' ekintza egin dute. Eskolako trikiti joleek eta pandero joleek herriko kaleak trikitixa doinuz alaitu dituzte, kalejiran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide