Lehiaketaren bitartez, hango eta hemengo hiztunek lagunartean, etxean… darabiltzaten esamoldeak batu eta sare sozialetan zabaldu nahi dira. Horretarako, asteko gaiari lotutako esamoldeetako bat aukeratu edo berri bat proposatu behar da; ondoren, 20 segundoko bideo bat egin eta, azkenik, bideoa Instagramera igo #botaba traola erabilita.
Asteko sariak Atsegin dut gehien lortzen dituztenen artean banatuko dituzte, eta aste honetako saria irabazi du Txalintxo tabernak; argazki kamera bat eskuratu dute opari. The Kilkers taldea izenarekin, eingo al deu, kilkerretan ein eta idixena jo esamoldeak erabili dituzte azken bideoan.
Lotura honetan ikusgai saria irabazi duen Txalintxo tabernaren bideoa
Sari nagusia lehiaketako bideorik onenak irabaziko du. 4 lagunentzako bidaia dago jokoan Europako hiriburu batera. Ikusi baldintzak hemen.