Ostiralean, igandean eta astelehenean emango dute La mejor receta filma, 22:00etan, 19:15ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Zapatu gauean ez da emanaldirik izango Faemino y Cansado bikotearen antzerki ikuskizuna dela eta. ¡Quien tuvo retuvo! ikuskizuna 20:00etan hasiko da zapatuan. Igandean, 17:15ean, haurrentzako filmearen tartean, Tu mejor amigo filma emango dute.
Nat Dayan okin judu zahar bat da, Londres ekialdekoa. Bere dendako jarduera mantentzeko etenik gabe egingo du lan Dayanek; bere dendaren aurrean duen supermerkatuari egin beharko dio aurre. Gainera, okindegiko langile batek dendako lana utzi eta supermerkatuan lan egitearen aldeko hautua egingo du. Gogo gehiegi gabe, Darfurreko etorkin musulman bat kontratatuko du Dayanek, noizean behin kalamua saltzen duen gazte bat. Euren arteko erlazioa ez da oso ona, baina gertaera batek saltokiko salmentak suspertuko ditu.
La mejor receta filmaren laburpena:
Jabez maiz aldatzen ari den txakur batek bere bizitzaren helburua zein den jakin nahi du. Toby, Bailey eta Buddy izeneko haragitzeen bidez, txakur berdin batek hiru bizitza desberdin bizitzeko aukera izango du, eta horrela bere izatearen xedea zein den ezagutuko du.
Tu mejor amigo filmaren laburpena: