Astelehenetan, asteazkenetan eta zapatu goizetan egingo dituzte, hiru astez. Astelehenetako eta asteazkenetako entseguak —azaroaren 6koa, 8koa, 13koa, 15ekoa, 20koa eta 22koa— 20:00etatik 21:00etara izango dira, eta zapatu goizetakoak —azaroaren 11koa, 18koa eta 25ekoa— 11:00etatik 12:00etara. Antolatzaileek entseguetara joateko deia egin diete herritarrei, eta bidez batez danborra lotzeko gerrikoa norberak eraman behar duela gogorarazi dute.