Julen Garate ETB1eko 'Ahoz aho' saioan elkarrizketatu dute

Maxixatzen.eus

Julen Garate idazle azkoitiarra ETB1eko Ahoz aho saioan elkarrizketatu zuten pasa den urriaren 24ean, Argi estalia liburuaren harira.

 

Lotura honetan, lehen hamabost minutuetan, Ilazki Serrano kazetariaren galderei erantzuten agertzen da idazlea. Telebistaz gain, Garate bere lana herriz-herri aurkezten ari da. Datozen egunetan honako herri hauetan egingo ditu aurkezpenak:

– Azaroak 2, osteguna, Getarian.
– Azaroak 11, Iruñeko Karrikirin, 12:00etan.
– Abenduak 7, 19:00tan, Durangoko azokako Ahotsenean.
– Abenduak 21, Azpeitian.
– Abenduak 24, Azkoitian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide