Datorren astelehenean hasiko dira danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 30a, 11:58

Aurtengo sanandres jaietako danborrada azaroaren 25ean, izango da aurten, eta datorren astelehenean, azaroaren 6an, hasiko dituzte entseguak.

 

Gurea pilotalekuan egingo dituzte entseguak, astelehenetan, asteazkenetan eta zapatu goizetan, hiru astez. Aste barruko entseguak 20:00etatik 21:00etara izango dira, eta zapatu goizetan 11:00etatik 12:00etara. Antolatzaileek danborra lotzeko gerrikoa norberak eraman behar duela gogorarazi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide