Udalak Xabier Munibe kaleko aparkaleku batzuen norantza aldatu du. Modu horretan, biribilgunetik kale horretara sartzeko errepidea zabalagoa gelditu da. Aurreragoko aparkalekuek lehen bezala jarraitzen dute.
Bestalde, Udalak Elkarguneko sarrera ere estali du, eta eraikin horren beheko aretoko ateetan ere kristalezko sabaia ezarri du.