Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 26a, 13:04

Atraskua tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 26:

Dean: Patata-tortilla, haragi-bolak eta urdaiazpikoa foiearekin.

Atraskua: Patata-tortilla eta urdaiazpikoa txakarekin.

Ttakun: Onddoen nahaskia eta butifarra ali-oliarekin.

Zurt: Txanpinoiak saltsan eta kuia eta tipula hostorea, fruitu lehorrekin.

Txalintxo: Txorizo egosia.

Latz: Piper beteak, txorizo egosia eta arrain pastela.

Etxe-Aitz: Muskuilua ozpin-oliotan eta risottoa.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide