Euskadiko Bigarren Mailako aizkora txapelketako finala jokatuko da igandean, Gurea pilotalekuan

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Ibon Errazu)

Datorren igandean, urriak 29, Euskadiko Bigarren Mailako aizkora txapelketako finala jokatuko da Gurea pilotalekuan, 12:00etan.

 

Honako sei aizkolari hauek hartuko dute parte finalean: Julen Kañamares, Mieltxo Mindegia, Aratz Mugertza, Jesus Mari Mujika, Xabier Zaldua eta Ruber Saralegi. Guztira, sei pago-enbor, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi onbiko ebaki beharko dituzte sei protagonistek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide