Xabi Oroz: «Ez naiz lekuz kanpo sentitzen taldean»

Berria 2017ko urr. 23a, 16:19

Xabi Oroz Gipuzkoa Basketeko kapitaina (Azkoitia, Gipuzkoa, 1996) elkarrizketatu du Berria egunkariak. Atzo jokatu zuten Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek sasoiko lehen derbia ACB ligan. 88-86 galdu zuen talde donostiarrak. Xabi Oroz da partida jokatuko zuen euskal herritar bakarra.

 

Iritsi da denboraldiko lehen derbia. Baskoniak ACB liga eta Euroliga artean garaipen bakarra lortu du. Garairik egokiena da haren aurka jokatzeko?

Batetik, garai aproposa izan daiteke, bolada txar hori baliatuz min handiagoa egin diezaiokegulako. Baina, bestetik, gogoz egongo dira zaleen aurrean partida on bat egiteko. Guk, dena den, ez dugu haiengan pentsatu behar.

Beldurrik gabe gabe jokatu behar dugu, eta nor baino nor lehiatu.

Erasoan ez dabil fin Baskonia, eta defentsan puntu asko jasotzen ari da. Non egon daiteke zuek partida irabazteko gakoa?

Haien kontraerasoa geratzea erabakigarria izango da. Oso talde dinamikoa da, eta eroso sentitzen da bizkor jokatzen. Ezin diegu utzi kontraeraso errazak egiten. Ez zaigu puntu askoko partida komeni. Horretarako, orain arte defentsan erakutsi dugun sendotasunari eutsi behar diogu. Hortik abiatuta, uste dut erasoan lasaiago arituko garela. Oro har, nahiko fin aritu gara orain arte. Okerrago aritu garenean, ez da izan jaurtitzeko aukera txarrak hautatu ditugulako, baizik eta beti ez zaudelako horren fin. Horri heldu behar diogu. Gainera, markagailuan errentaren bat lortzen badute ere, gure jokatzeko moduari eusten saiatu behar dugu. Ezin dugu amore eman.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide