Herrixen Egunaz gozatzen ari dira herritarrak

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 21a, 13:13

Herrixen Merkatari Elkartea, Udalaren babesarekin, II. Herrixen Eguna ari da ospatzen, eta herriko plazan hamaika ekintza antolatu dituzte gaurko egunerako. Goizean, 11:30etan hasita, Herrixen Tonbolak hainbat opari eskaini ditu herritarren artean, eta ondoren, plazan, txorizo dastaketa eta trikitilariak izan dira protagonista. Txu-txu trena ere etenik gabe aritu da herria zeharkatzen, eta bi Zakelmari ere aritu dira txikienei gozokiak eta koloretako puzgarriak banatzen.

Arratsaldean ere jarraituko du festak, ordea. Umeentzako tartea izango da herriko plazan jarriko dituzten puzgarri eta tailerrekin, eta ondoren herriko tabernarien txanda izango da. II. Zakelmari Pintxo Lehiaketa jokatuko dute, eta sei taberna lehiatuko dira guztira: Tta-kun, Orbela, Koxka, Zurt, Latz eta Etxe-Aitz. Antolatzaileek ekintzetara bertaratzeko gonbitea luzatu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide