Egitasmoaren helburua da euskarazko irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz irakurtzen ohitzeko eta euskal prentsa ezagutarazteko.
Ikasturte amaieran ikasleek proiektuan izandako esperientziaren inguruko balorazioa egingo dute. Inkesta bidez ikasleek Gaztezulori buruz duten iritzia emango dute, eta datu horiekin balorazio txosten bat egingo da.
Balorazio horiei esker, gazte azkoitiarren interesen inguruko informazio baliagarria eskuratuko dugu, euren kontsumo ohituretara egokitzen diren edukiak eskaini ahal izateko.
Ikasturtearen amaieran ikastetxe eta hedabideek egitasmoaz iaz egindako balorazioaren arabera, Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen du, eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera eman ere bai.