'Blade Runner 2049' filma emango dute asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus

Asteburu honetan 'Balde Runner 2049' filma eskainiko dute. Izarpek antolatutako Nazioarteko zientzia eta espiritualitatearen kongresua dela eta, filma zapatuan, igandean eta astelehenean eskainiko dute. Ostiralean ez da film emanaldirik izango, beraz.

 

Zapatuan 22:00etan eskainiko dute filma. Igandean birritan emando dute filma, 16:30ean eta 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bi ordu eta 43 minutuko iraupena du filmak.

Lehen filmaren ekintzak pasa eta 30 urtera, blade runner berri batek, K-k (Ryan Gosling) urte luzean ezkutuan egon den sekretua ezagutuko du. Sekretu hori jakiteak gizartearen kaosarekin amaitzeko aukerak irekiko ditu. K-k egindako aurkikuntza eta gero, Rick Dickard bilatu beharra ekarriko du, orain dela 30 urte desagertutako blade runnerra.

Ikusi 'Blade Runner 2049' filmaren bideo laburpena:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide