Imanol 'Antxitte', Xabier Etxaniz, Landa anaiak eta Attola anaiak, Itzeder, Txibilter, Garixe eta Montte azkoitiarrek hartuko dute ostiraleko Triki giro jaialdian. 19:00etan, Azpeitiko plazan dagoen Sanagustin kulturgunean juntadizoa egingo dute, eta bertan trikitilari gaztetxoenek saioa egingo dute. Ondoren, 20:00etan, kalejira egingo dute guztiek Azpeitiko kaleetan zehar, eta herria zeharkatu ondoren, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean afalduko dute. Afalostean egingo dute erromeria, 23:00etan, eta honako trikitilari hauek hartuko dute parte:
- Tolosa ahizpak, Eneko Arbeo eta Imanol 'Antxitte'.
- Lanberri eta lagunak.
- GUGAZ erromeria.
- Xabier Etxaniz, Julen Alonso, Eneritz Aulestia eta Esti Markez.
- Landa anaiak eta Attola anaiak.
- Itzeder, Txibilter, Garixe, Montte eta Maltzeta.
- Naiara Mantzizidor, Oleaga ahizpak eta Jurgi Ituarte.
- Aritz Alustiza, Lierni Aranburu, Maitane Arteaga, Manex Torrealdai eta Ane Arenaza.
Afaria edonorentzat izango da irekia. Erreserba kulturgunean bertan edota 943 10 52 20 telefono zenbakira deituta egin daiteke, 15 euroren truke.