Estresa, bizimodu azkarra, gehiegizko estimulua… irakasleek haur eta gazteen egoera horiek guztiak kudeatu egin behar dituzte, eta txikiei nahiz gazteei zaila zaie lasai egotea, arreta mantentzea, jarrera egokiak hartzea… Hitzaldi honetan etxean, norberak bere kabuz kontzentrazioa lantzeko gakoak azalduko dizkigu hizlariak: erlaxazio ariketak irakasleentzat, ikasleentzat eta oro har nork bere burua gehiago ezagutu eta zaindu nahi duenarentzat.
HIZLARIA: Marina Pintos Martikorena (Pianoan Lizentziatua eta interpretazioan masterduna, yoga irakaslea, Garapen pertsonaleko orientatzailea, Bach-Loreen terapeuta, energia-eta soinu-terapeuta eta emozioak askatzeko tekniketan aditua besteak beste).