Gaur, hilak 12, Pilarika egunarekin bat eginez, 39. Elosu Mendiko Ganadu Feria izan da Elosu auzoan. Eguraldi ederrarekin, jendetza bertaratu da egunean zehar. Horietako asko erosketak egiten, erromerian dantzan, ganadua ikusten edota puzgarrietan jolasean ibili dira. Aurten, gainera, auzoko ikatzarekin erretako txahala dastatzeko aukera ere izan da.