'Estiu 1993', 'Madre' eta 'Emoji' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 11a, 09:54

Datorren asteburuan hiru film emanaldi eskainiko dituzte Baztartxo antzokian: 'Estiu 1993', 'Madre' eta 'Emoji'.

 

Ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean eskainiko dituzte filmak. Ostiralean, 22:00etan, 'Estiu 1993' zine foruma emango dute. 'Madre' filma izango da asteburuko protagonista nagusia. Zapatuan, 22:00etan, igandean, 19:30ean, eta astelehenean 20:00etan —ikuslearen eguna—, eskainiko dute bi ordu irauten duen filma. Umeentzako filma ere izango da, ordea, datorren asteburuan. Igandean, 17:15ean, 'Emoji' filma emango dute. Jarraian film guztien laburpenak.

 

'Estiu 1993' filmaren laburpena:

Fridak sei urte ditu, eta bere ama hil ondoren, lehen uda pasatuko du bere adopziozko familiarekin. Gertukoengatik urrun, landa inguru batera joango da familia berriarekin, eta bizitza berrira ohitu beharko du.

 

'Madre' filmaren laburpena:

Inork gonbidatu ez dituen pertsona batzuei bere etxera sartzen utziko die gizonezko batek, emaztearen harridurarako. Denborak aurrera egin bezala, gizona gero eta arraroago bilakatuko da, eta emaztea bere onetik irteten hasiko da, eta jendea etxetik kanporatzen hasiko da.

 

'Emoji' filmaren laburpena:

Protagonistak Textopolisen bizi dira; bertan hartzen dute bizitza jendearen emoji gustukoenek, eta mugikorraren erabiltzaileek aukeratua izatea desio dute. Pertsonaia guztiek aurpegi-adierazpen bakarra dute, Gen emojiak izan ezik. Besteak bezalakoa izateko bidean, Gen abentura berri batean murgilduko da.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide