Joseba Diaz garaile 23 urtez azpiko Espainiako bertikalen kopan

Maxixatzen.eus

Anaitasuna Mendi Bazkunako kidea da Diaz.

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak Espainiako bertikalen kopako azken proba, Maliciosa Vertical izenekoa, irabazi du (51:20). Madrilen jokatu zen joan den asteburuan, eta Diaz nagusitu zen etorkizun handiko gizonezkoetan. Kopako gainerako proba guztiak Leonen eta Castron izan dira, eta horietako puntu guztiak zenbatuta, 3. sailkatu da azkoitiarra absolutu mailan, bigarrenari sei puntuko aldea aterata.

 

 

3. sailkatu da Joseba Diaz Espainiako bertikalen kopako absolutu mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide