Hobekuntza lanak eraikinaren barrukaldean eta kanpokaldean
Ikasturte hasiera honetarako Udalak bainugela jarri du beheko solairuan, gelak dauden solairu bertan, alegia. Orain arte, zeuden komun bakarrak goiko solairuan zeuden.
Zentroko zerbitzuak aurkezterakoan Javier Zubizarreta alkateak hobekuntzak aurten egingo zirela agindu zuen.
Komunak jartzeaz gain, eraikinaren kanpokaldean irisgarritasuna bermatzeko lanak hasi dira. Arrapala bat ipiniko da, eta horretarako egitura eraikitzen ari dira. Momentuz, eraikinaren alde bateko lorategiko petrila aldatu dute arranparentzat tokia egiteko.
Hobekuntza horiek guztiak 70.000 euro kostako zaizkio Udalari.