Merkaurolari buruzko lan bilera merkatarientzat

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 4a, 12:57

Merkaurola eskualdeko hainbat taldek lankidetzan garatutako proiektua bat da, eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzeko. Egin den azterketan jasotako emaitzak eskualdeko merkatariekin elkarbanatzeko udalerri ezberdinetan lan bilerak antolatuko dira.

 

Merkaurola egitasmoa uda aurretik hasi zen: 1.050 galdetegi egin ziren telefono bidez Azkoiti, Azpeiti, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilen. Hori guztia eskualdeko kontsumo ohituren berri zehatza izateko egin da. Orain, ondorioak eskuetan ditugula, bilerak antolatu dira herriz herri eta Azkoitikoa, urriaren 9an, 15:00etan, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan.

Bertan, Azkoitiko kontsumo ohiturei buruzko datu interesgarriak partekatuko dira. Dei egin nahi diogu Azkoitiko merkatari guztiei, etor daitezela bilerara, oso datu baliagarriak emango direlako.

Hauek dira Merkaurolako partaideak: Azkoitiako Udala, Azpeitiako Udala, Zestoako Udala, Dendartean –Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura–, Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkartea, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan Zestoako Merkatarien Elkartea eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzi.

Oharra: Bilera merkatarientzat bakarrik dago antolatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide