1958tik gelditu gabe aritu da Alberdi enpresa. Zubizarreta alkateak Azkoitiko enpresen bokazio inbertitzailea goraipatu du: "Bertan geratzen dira, hazten dira eta inbertitzen dute lanpostuak eta aberastasuna sortuz". Enpresaren kudeaketa ona eta etorkizunaren alde apustu egiteko ausardia azpimarratu ditu Zubizarretak, mekanizatu konpainia osatzen duten lagun guztiak zorionduz.