Proiektuak aurkezteko epea urriaren 1etik 31ra bitartekoa da. Sei sari banatuko dira guztira sei ataletan banatuta: Nekazaritza jardueraren sustapena, landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena, landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea, landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea, Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena eta bozka bidez emango den sari irekia. Azken hau bertako produktuen lote batekin sarituko da, gainerako ataletan saridun suertatzen denak 2000 euroko diru-saria etxeratuko du.
Ezagutu V. Urkome Sarien oinarriak, hemen