Herriko plazan, 19:30ean, hasiko da erasoa gaitzesteko kontzentrazioa, «eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko», azaldu dute Sostenipeko ordezkariek.
Bestalde, Azkoitiko Udalak ere «bere gaitzespenik irmoena» azaldu nahi izan du atzo Sestaon gertaturiko 32 urteko emakumearen hilketaren aurrean. Halaber, «biktimaren familia eta gertukoei elkartasuna» adierazi die.
Udalak «biolentzia sexistaren kontra eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi du, «biolentzia matxista bere adierazpen forma guztietan desagertzen den arte», azaldu dute Udaletik.
Azkenik, Udalak herritarrak animatu nahi izan ditu erasoa gaitzesteko deitutako kontzentrazioetan parte hartzera.