Fridays Crew eta Rude Pride taldeen kontzertuak, urriaren 28an

Maxixatzen.eus

Fridays Crew taldea Azkoitiko eta Azpeitiko kidez dago osatuta.

Urriaren 28an, herriko plazan, Rude Pride (Madril) eta Fridays Crew (Azkoitia-Azpeitia) taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

 

Um Blem Ble Azkoitiko Tabernarien Elkarteak antolatuta, Rude Pride talde madrildarra hasiko da herriko plaza girotzen, eta ondoren, Azkoitiko eta Azpeitiko kideez osatutako Fridays Crew taldearen txanda izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide