'The other side of hope', 'Churchill' eta 'Tadeo Jones 2' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 27a, 09:11

Pasan den asteburuan hasi zuen Baztartxo antzokiak filmen denboraldi berria, eta datorren asteburuan emango dio jarraipena, hiru filmen proekzioarekin.

 

Ostiralean, 'The other side of hope' zine forumaren txanda izango da. 22:00etan hasiko da asteburuko lehen filmaren emanaldia. Bi ordu eta hogei minutuko iraupena du.

'Churchill' filma zapatuan, igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, botako dute. Ordubete eta 50 minutuko iraupena du filmak, eta 1944ean dago girotuta. Winston Churchillek, jeneralen eta bere aliatu estatubatuarren aurka borrokatuko du. Igandean, 17:15ean, haurrentzako 'Tadeo Jones 2' filma emango dute. Ordubete eta hogei minutuko iraupena du umeei zuzendutako filmak.

'The other side of hope' filmaren laburpena:

 

'Churchill' filmaren laburpena:

 

'Tadeo Jones 2' filmaren laburpena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide