Haziei buruzko doako tailerra baratze parkean

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 22a, 14:00

Azkoitiko baratze parkea.

Azkoitiko baratze parkean datorren astean, irailaren 27an, doako tailer bat eskainiko dute: Nola lortu norberaren haziak?. Tailerra herritar guztiei zuzenduta dago, beraz, ez da beharrezkoa izango baratzeko erabiltzailea izatea. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, hau da: aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak, eta abar.

 

Ikastaroa irailaren 27an, 18:00etatik 20:00etara izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide