Euskara ikasteagatik diru laguntzak eskatzeko azken eguna irailak 29 da

Maxixatzen.eus 2017ko irailaren 22a

Euskara ikasteagatik Udalak ematen dituen diru laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 29a dela gogorarazten du Euskara sailak. 2016-17 ikasturtean ikastaroak gainditzeagatik matrikularen %75a jaso dezake eskatzaileak, gehienezko kopurua 350 eurokoa delarik.

 

Ikastaro trinkoak, autoikaskuntza eta internet bidezko ikastaroak gainditzeagatik ere %70eko diru-laguntzak bideratuko dira, 350 euro arte. Eta barnetegietako erabiltzaileek ere gastuen %70 arteko laguntza izan dezakete, kasu honetan, gehiengoa 1.050 euro izango direlarik.

Halaber, UEU, UPV/EHU eta HIK HASIren uda ikastaroak egiteagatik ere eska daiteke laguntza.

Euskara sailaren diru-laguntzen inguruko informazio osagarria ikusi.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide