Bizenta Mogel ipuin lehiaketan izena emateko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 19a, 16:16

Argazkian, iazko sarituak.

Abian da Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatu ohi duen Bizenta Mogel ipuin lehiaketa. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriak 31 izango da. Hauek dira bete beharreko oinarriak:

 

  • Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat da.
  • Euskaraz idatzitako ipuinak izango dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita aukeztuko dira.
  • Lanak originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
  • Ipuinak udaletxera bidali beharko dira goitizenarekin izenpetuta, eta horrekin batera, goitizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
  • Ondorengo helbidera bidaliko dira lanak:

Azkoitiko Udala, Herriko Enparantza z/g. 20720 Azkoitia

  • Bidalketa egiteko azken eguna urriaren 31 izango da.
  • Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia.
  • Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

Lehenengo saria 600 eurokoa da, bigarrena 400 eurokoa eta hirugarrena, 300 eurokoa. Hiru saridunek oroigarri bana ere jasoko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide