Ion Aizpurua garaile Plazaolako maratoian

Maxixatzen.eus

Ion Aizpurua podiumean saria jasotzen.

Jokin Ormaetxea taldeko Ion Aizpurua Aizpuru itziartarrak II. Plazaola Natur Bideko Maratoia irabazi zuen atzo, igandea, 02:48:50 denbora eginda. Lekunberritik (Nafarroa) abiatu ziren mendi lasterketako partaide guztiak, eta Andoainen (Gipuzkoa) bukatu zuten, 42 kilometro egin ostean. Ion Aizpurua Azkoitiko bizilaguna izan zen proba amaitzen azkarrena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide