Jon Unanue arraunlariak Eusko Label Liga irabazi du

Maxixatzen.eus

Argazkiak: Eusko Label Liga

Azken banderan nagusitasunez irabazita lortu du Jon Unanue arraunlariaren Urdaibaik Ligako txapeldun izatea. Bigarren urtez jarraian, Eusko Label Liga irabaztea lortu du azkoitiarrak.

 

'Bou Bizkaia' Bermeoko ontzia bigarren aldiz jarraian Eusko Label Ligako txapeldun bilakatu da, eta Caixabank Koroa Bermeora joan da seigarren aldiz bere historian. Atzo Portugaleten jokatu zen denboraldiko hogeigarren estropada, eta Unanueren Urdaibaik denboraldiko azken bandera ere eskuratu zuen. Orio 5 segundora sailkatu zen, Kaiku 14ra eta Unanuek liga eskuratzeko zuen arerio zuzenenak, Hondarribiak, 27 segundo gehiago behar izan zituen helmugara iristeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide