Igor Zubeldia: «Reala da nire bizitzako taldea, eta hor jarraitzeko borrokatuko dut»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 13a, 12:10

Igor Zubeldia, Txerloia futbol zelaian. / Urola Kostako Hitza - Ihintza Elustondo

Bost zenbakidun kamiseta txuri-urdina soinean, baloiari ostiko batzuk eman dizkio Igor Zubeldiak (Azkoitia, 1997), Txerloian. Etxean bezala dago, batekin eta bestearekin hitz egiten, eroso. Amets bat bete berri duenaren irribarrea ahoan, erdi urduri erdi lotsatuta, aitortu du: «Oraindik ere kostatu egiten zait sinestea». Realeko lehen taldeko jokalaria da, eta 2021era arteko kontratua du. Denboraldi berriko erronkez hitz egin du, baina, batez ere, ametsak ditu hizpide.

 

Hainbat urte Realeko harrobian eman ostean, lehen taldeko kide zara. Zer esan nahi du horrek zuretzat?
Amets bat da. 11 urterekin hasi nintzen Realean, eta orain nagoen lekua oso urruti ikusten nuen. Guk zelai batean entrenatzen genuen, eta, askotan, lehen taldeko jokalariak, adin horretan gure idoloak zirenak, alboan egoten ziren. Haiei begiratu eta pentsatzen nuen: “Gustatuko litzaidake hor egotea”. Azkenean, urteak pasatu ahala, zure buruarengan konfiantza hartzen joaten zara, eta pentsatzen duzu: “Zergatik ez ni?”. Urtero lanean aritu naiz, pausoak eman ditut pixkanaka, eta, azkenean, poliki-poliki, iritsi egin da. Oraindik kostatu egiten zait sinestea. Egia da bide zail honetan pauso errazena eman dudala, zailagoa da urteak aurrera joan ahala hor mantentzea. Baina beno, ea lana eginez dena ondo irteten den.

Bost zenbakia izango duzu elastikoan, pisu handia daukan zenbakia. Bereziki zerbaitegatik al duzu gustuko zenbaki hori?
Horrek atzetik istorio bat dauka. Aurretik bost zenbakia Markel Bergararena zen, eta bera etorri zitzaidan esanez ilusio handia egingo liokeela bere zenbakia nik hartzeak. Eta niri, zer esanik ez, ilusio bikoitza egin zidan. Arrazoi horregatik daukat bosta.

 

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Urola Kostako Hitzan.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide