Guztira 135 taldek eman dute izena, eta jokatuko diren partidetan ez da egongo ez irabazlerik, ez galtzailerik ez eta saririk ere. Asmoa da gazteen artean kirola sustatzea, talde lana eta kohesioa bezalako balioak indartuz. Futbolaz gain, animazioak, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte datorren astebururako.