Azaldu dute ibilgailuak espaloi gainean aparkatzeak «espaloiei izugarrizko kaltea» egiten diela. Eta, are gehiago, ibilgailu horiek «oinezkoen segurtasuna ere arriskuan» jartzen dutela gaineratu dute, horiek «ez baitute nahikoa tokirik, eta, ondorioz, zenbait eremutan errepidera atera behar izaten dute bidean aurrera jarraitu ahal izateko».
Bestalde, Udaleko Hirigintza Sailera hainbat mezu bidali dituztela baina ez dutela erantzunik jaso adierazi dute bizilagunek, eta arazoari aurre egin eta «zenbait neurri hartzeko» eskatzen dute, «bereziki oinezkoen segurtasuna bermatzeko».