Lau proposamen, Azkoitiko 17. Bidaia Tertulietan

Maxixatzen.eus 2017ko irailaren 7a

Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatuta, irailaren 15ean hasiko dira 17. Azkoitiko Bidaia Tertuliak. Guztira, lau herrialde zeharkatuko dituzte zortzi hizlariren laguntzaz, abenduaren 15era bitartean. Honako hauek dira bisitatuko dituzten herrialdeak: Tokio (Irailak 15), Bolivia-Brasil (Urriak 20), Galápagos (Azaroak 17) eta Ghana (Abenduak 15). Solasaldi guztiak Kultur Etxean izango dira, 19:30etik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide