Sardiniako bidaiaren balorazio «oso ona» egin dute Iraurgi Abesbatzako kideek

Maxixatzen.eus

Argazkian, Iraurgi Abesbatza Sardiniako haitzuloan abesten.

Iraurgi Abesbatzak joan den zapatu iluntzean eskaini zuen azken kontzertua Sardiniako (Italia) Domusnovas herriko haitzuloan, eta atzo, igandea, itzuli ziren etxera. Emandako kontzertuetatik bereziena haitzulo barrukoa izan zela azaldu dute abesbatzako kideek. Orokorrean, bidaiaren balorazio «oso positiboa» egin dute.

 

Iraurgi Abezbatzaz gain, Belgikako abesbatza batek eta Sardiniako hiru abesbatzek ere parte hartu zuten zapatuko jaialdian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide