Ventos De Saudade taldearen kontzertua, igandean

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Musikazuzenean)

Igandean, Ventos De Sausade musika taldeak kontzertua eskainiko du Abaraxka aterpetxean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta fado estiloko musikaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

 

Portugalen da ohikoa musika mota hori. XIX. mendearen lehen laurdenean sortu zen, eta tradizionalki abeslariak gitarra klasikoarekin laguntzen dituzte. Fado hitza patua esan nahi du, eta sentimendu malenkoniatsuarekin lotura zuzena du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide