«Igerilekua txikiegi gelditu da»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 1a, 12:55

Peru Portalo eta Xabier Barquero Azkoitiko igerilekuan. / Urola Kostako Hitza (Julene Frantzesena)

Instalakuntza Duinak Orain taldeak estalitako igerilekua "txikiegi" gelditu dela salatu du. Arazoa herriratu dute bideo batzuen bidez, eta aurki herritarrekin bilera irekia egingo dute.

 

Azkoitiko Elkarguneko igerileku estalia «txikiegi» gelditu dela eta, Instalakuntza Duinak Orain taldea sortu dute igerilekuko hainbat erabiltzailek. Talde horretako kideak dira Peru Portalo (Azkoitia, 1999) eta Xabier Barquero (Azkoitia, 1997). Arazoa “aspaldikoa” dela adierazi dute horiek. “Igerilekua egin zutenetik da txikia. Gertatzen dena da, geroz eta jende gehiago ibiltzen dela igerilekuan. Uretako kirol eskaintza handiagoa da, eta orain are gehiago nabaritzen da gunea txikia dela”.

Igerileku estaliak bost kale ditu, eta entrenamenduen orduetan, Zubiaurre igeri elkarteko kideek erabiltzen dituzte horietako bi. Portalo eta Barquero, igerilekuko erabiltzaileak ez ezik, Zubiaurreko kideak ere badira, eta, egun, igeri taldekoak entrenatzeko orduan “nahikoa larri” moldatzen direla esan dute. “Guk bi kale erabiltzen ditugu, beste kale batean ikastaroak eta aquagym-eta egiten dituzte, eta erabiltzaileentzat bi kale besterik ez dira gelditzen”, azaldu du Portalok. “Bakoitza bere erritmoan ibiltzen da igerian, eta, askotan, hiru lagun nahikoa dira kalea betetzeko. Herri batzuetan, zortzi kale dituzte, eta horietan bereizi egiten dituzte kale motela eta azkarra. Azkoitikoan, libre bi kale soilik izanda, ezin da hori egin”.

 

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide