Baserritarren eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 17a, 11:24

Goizean XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketa izan da, eta bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean ikusgai egongo dira Torre Zuri Erakustokian. Horrez gain, herriko trikitilariek eta dultzaineroek kalejira egin dute. Ondoren, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa ospatu dute baserriatrrek, Plaza Berrin. Jarraian, Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egin dute. 

Jarraian, gaurko egitaraua:

12:00etan, Herri kirol jaialdia, Herriko plazan.

12:30ean, Parrokian, Jubilatuen meza.

14:30ean, Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko dira aurten:

Ana Maria Aguinagalde Gogorza

Margarita Albizuri Aguirregabiria

Nicolasa Alcorta Arambarri

Maria Luisa Aldalur Alberdi

Jose Cruz Arambarri Balenciaga

Blas Aramendi Arambarri

Aurora Arteche Larrañaga

Maria Luisa Astigarraga Arregui

Rosario Azpiazu Fernandez

Francisca Azurmendi Goenaga

Milagros Badiola Alberdi

Ignacia Badiola Sudupe

Telesforo Ignacio Balenciaga Odriozola

Benedicta Casado Saiz

Concepcion Echezarreta Echeverria

Juan Manuel Elorza Larrañaga

Luis Gabilondo Iturralde

Jesusa Galdos Jauregui

Angela Ganzarain Echaniz

Jesus Garate Urbieta

Maria Rosario Heriz Aguirrezabal

Fermin Ibarmia Juaristi

Ramona Ibarmia Urcelay

Guadalupe Larrañaga Iriondo

Manuel Larrañaga Juaristi

Maria Dolores Lizarralde Arrizabalaga

Josefa Musitu Martinez

Maria Concepcion Olaizola Alberdi

Nemesia Soraluce Arzalluz

Clara Sudupe Alberdi

Carmen Uria Garmendia

Maria Begoña Zabala Gainza

 

18:00etan, Balda plazan, dantzari bikote gazteen txapelketa.

18:00etan, “Karpa Misteriotsua” magia ikuskizuna, Herriko plazan.(hiru saio izango dira)

19:30ean, Torre Zuri erakustokian, “Inazio Iriarte XXXVI. Margo lehiaketa”-ren sari banaketa.

22:00etan, Balda Plazan, Elizagoien ahizpekin Erromeria.

22:00etan, 9. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

23:00etan, Balda plazan suzko zezena. Ondoren erromeriak jarraituko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide